Visita de 1º de ESO al Museo de Navarra - Askatasuna BHI - Ikasnova
Visita de 1º de ESO al Museo de Navarra - Askatasuna BHI
DBH 1. mailaren bisita Nafarroako Museora
2026/02/25
Pasa den otsailaren 10, 11 eta 12an DBH 1. mailako ikasleok Nafarroako Museora bisita egin genuen, Nafarroaren Historiaurrearen testuingurua eta bertan gordetzen diren aztarnak ezagutu eta aztertzeko asmoz.
Museora joan aurretik, ikasgelan, arkeologoak bagina bezala, aztarnak aztertzen hasi ginen, informazio oso eskasetik abiatuta, helburua pieza horien inguruko hipotesiak egitea zelako: zein garaikoa izango ote da? Zertarako erabiliko zuten objektu hau?
Behin Museoan, Edurne teknikariak Paleolitoan, Neolitoan eta Metal Aroan zehar bidaian eraman gintuen: sarrerako harrizko erraldoiak zer ote ziren kontatu zigun, kotilleoak eta guzti, eta Loizuko gizona edo Irulegiko Eskua bezalako aztarna oso baliotsuen informazioa ere eman zigun.
Amaieran, talde bakoitzak, egokitu zitzaizkion aztarnak bilatu behar zituen, baita horien inguruko informazioa ere, hipotesiak baieztatu edo ukatzeko. Lan honekin bukatzen dugunean, prentsaurreko batera deituko ditugu kazetariak, gure aurkikuntzen berri emateko.
