Irakurketa “Epizentroak” - Askatasuna BHI - Ikasnova
Irakurketa “Epizentroak” - Askatasuna BHI
Irakurketa “Epizentroak”
2024/05/21
Hezkuntza Sailarekin lankidetzan, ikasturte honetan Bigarren Hezkuntzako ikasleekin osatutako irakurketa-kluben “Epizentroak” programari heldu zaio berriro. Programa hori 2018an hasi zen, eta pandemiak eten egin zuen. Oraingoan 11 institututan parte hartu dugu (Pamplona-Calasanz, Burlada-Askatasuna, Lizarra, Marcilla-Marqués de Villena, Pamplona-Basoko, Pamplona-Julio Caro Baroja, Pamplona-Padre Moret Irubide, Pamplona-Plaza de la Cruz, Sarriguren, Zizur eta Pamplona-Iparralde) eta DBHko 2. mailatik 4.era bitarteko ia 300 ikasle. Gure ikastetxean 4. mailako ikasle talde batek parte hartu du. Hiru saio egin dira (urtarrila, martxoa eta maiatzean) eta, liburuak irakurri ondoren, hiru finalistak aipatu dira (Amets Arzallusen “Miñan-Hermanito”; Alaine Agirreren “Ane”; Jordi Sierra i Fabraren “Como lágrimas en la lluvia”). Ikasleek erabaki dute zein den, beraien ustez, onena, eta ekainaren 14an azken gala egingo da. Bertan, Epizentroen II. Saria emango zaio egile irabazleari. Hantxe egongo gara!