Anatomia Aplikatua lantzeko modu artistiko eta "bizia"

2025/11/30

1. Batxilergoko Anatomia Aplikatua ikasgaiko ikasleek liburuetako diagramak alde batera utzi eta ikaskuntza-metodologia dinamikoago baten aldeko apustua egin dute aste honetan: gorputz-margoketa edo "body painting"-a.

Giza anatomia ulertzeko modurik onena norberaren gorputza aztertzea dela sinetsita, ikasgelako saioa arte-estudio bihurtu dugu. Jarduera honen helburua ez da soilik ondo pasatzea izan, giza gorputzeko muskulu nagusien kokapena, forma eta funtzioa modu praktikoan barneratzea baizik.