Hezkuntza-eskaintza DBH 2024-25 - Askatasuna BHI - Ikasnova
Hezkuntza-eskaintza DBH 2024-25 - Askatasuna BHI
Hezkuntza-eskaintza DBH 2024-25
DBH 1
DBH 1
HAUTAZKOEN INFORMAZIOA
Arte tailerra
Arte tailerra hautazko irakasgai bat da eta honen bitartez ikasleek arte eta diseinuaren arlo anitzetan jarduteko aukera daukate: marrazkilaritza, margolaritza, diseinu grafikoa, collagea, eskultura, bideo-sormena, apaingarrien diseinua etab. Ibilbide honetan garai, jatorri eta estilo askotariko arte lanak ikusi eta aztertuko dira, batetik, ikasleen lana aberasteko eta bestetik adierazpen artistiko eta kulturalen aniztasuna hobe baloratu eta onartzeko.
Frantsesa
1DBHtik batxilergoko 2. mailara, frantses hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen da ikasgaian, modu progresiboan eta ezagutza sozio-kulturalak uztartuz. Komunikatzeko gaitasuna garatzeaz gain, ikasketa-prozesua bera ere lantzen dugu, hizkuntzak ikasteko teknikak landu eta barneratuz.
DBH-n eskutitz-trukaketa bat egiten dugu Parisko ikastetxe bateko ikasleekin eta aukeren araberako jarduera osagarriak antolatzen dira (irteerak, crêpe tailerra..).
Urrutiko Hizkuntz Eskolarekin kolabaratzen dugunez, aukera dago A2 eta B1 tituluetarako azterketak prestatzeko.
Nafarroako Gobernuak ikasturte batez Frantziar estatuan ikasteko aukera ematen du frantsesa ikasten duten ikasleen artean beka batzuk banatuz, DBH 1 eta 2 mailetan.
1DBH-n frantsesa aukeratzen duten ikasleek konpromezua hartzen dute DBH osoan zehar hizkuntza hau ikasten jarraitzeko.
Kultura Klasikoa
Kultura klasikoa antzinako grekoen eta erromatarren bizimodua, ohiturak, mitologia, literatura, hizkuntzak eta artea irakasten dituen irakasgaia da. Antzinate Klasikoaren oinordeko den Mendebaldeko Kultura denez, printzipio kultural horiek gure gizarte modernoa ulertzeko eta bizitzeko moduari buruzko ezagutza oso onuragarriak ematen dizkiote ikasleari. Horrela, haien kontzientzia historikoa eta gaitasun kritikoa indartzen ditugu, eta, aldi berean, Europako nortasunaren elementu komun askotarako sarbidea errazten diegu.
Ikasleen aniztasunak behar duen erantzun egokia emateko, Hezkuntza Indarpenak (HI) eta Curriculum Egokitzapenak egiten dira maila guztietan.
DBH 2
DBH 2
HAUTAZKOEN INFORMAZIOA
Frantsesa
1 DBHtik batxilergoko 2. mailara, frantses hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen da ikasgaian, modu progresiboan eta ezagutza sozio-kulturalak uztartuz. Komunikatzeko gaitasuna garatzeaz gain, ikasketa-prozesua bera ere lantzen dugu, hizkuntzak ikasteko teknikak landu eta barneratuz.
DBH-n eskutitz-trukaketa bat egiten dugu Parisko ikastetxe bateko ikasleekin eta aukeren araberako jarduera osagarriak antolatzen dira (irteerak, crêpe tailerra..).
Urrutiko Hizkuntz Eskolarekin kolabaratzen dugunez, aukera dago A2 eta B1 tituluetarako azterketak prestatzeko.
Nafarroako Gobernuak ikasturte batez Frantziar estatuan ikasteko aukera ematen du frantsesa ikasten duten ikasleen artean beka batzuk banatuz, DBH 1 eta 2 mailetan.
1DBH-n frantsesa aukeratzen duten ikasleek konpromezua hartzen dute DBH osoan zehar hizkuntza hau ikasten jarraitzeko.
Musika eginez
Musika eginez DBHko 2. mailako hautazko irakasgai bat da, DBHko 1. eta 3. mailako Musika arloen arteko zubia izanik. Bertan, musikaren esparru desberdinetan aritzeko aukera daukate ikasleek, praktikotasunari lehentasuna emanez, bakarka zein taldeka:
- Garai, jatorri eta estilo askotariko musika lanak entzun eta aztertuko dira, euskal kantagintza lehenetsiz. Honek ikasleen erreferentzia esparrua aberastuko du, bizi garen mundua hobeto ulertzen lagunduko die eta kultura-aniztasunarekiko errespetua hobetzen lagunduko die.
- Musika lan desberdinak interpretatuko dituzte gorputz-perkusioa edo/eta ikastetxeko musika tresna desberdinak erabiliz (txirula, ukelelea, txalaparta, darbuka, batukada…), gozamenerako eta norbera aberasteko.
- Musika lanak inprobisatu eta sortuko dituzte, gorputz adierazpena, musika tresnak edo/eta teknologia berriak erabiliz, beren emozioak identifikatu eta proiektatzeko.
Robotika
Hautazko irakasgaia honek gaitasun digitalen garapenetik haratago joan nahi du, sormenarekin eta arazoak konpontzeko estrategien plangintzarekin lotutako gaitasunak eskuratzean zentratzeko.
Emaitzak inplementatzeko eta tramankuluetan (hala nola robot txiki programagarriak) arazoak konpontzeko prozesu konputazionalak aplikatzeko aukerak, arazo bat konpontzeko soluzioak eta estrategiak kontrastatzeko eta berrikusteko ez ezik, ikasleen sormena eta irudimena ere sustatuko ditu.
Ikasleen aniztasunak behar duen erantzun egokia emateko, Hezkuntza Indarpenak (HI) eta Curriculum Egokitzapenak egiten dira maila guztietan.
DBH 3
DBH 3
HAUTAZKOEN INFORMAZIOA
Enpresarako Hastapenak
Ekintzailetza, helburu bat lortzeko aurrera eramaten diren ekintzak dira eta ekintzailea ideiak errealitate bilakatzeko gaitasuna duen pertsona da. Enpresa berri bat sortzea da edo jardunean dagoen enpresa baten barnean, negozio berri bat sortzea. Ikasgai honetan, ekintzaile on bat izateko oinarrizko ezagutzak ikusten dira eta enpresa-ideia modu praktikan lantzen da.
Frantsesa
1DBHtik batxilergoko 2. mailara, frantses hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen da ikasgaian, modu progresiboan eta ezagutza sozio-kulturalak uztartuz. Komunikatzeko gaitasuna garatzeaz gain, ikasketa-prozesua bera ere lantzen dugu, hizkuntzak ikasteko teknikak landu eta barneratuz.
DBH-n eskutitz-trukaketa bat egiten dugu Parisko ikastetxe bateko ikasleekin eta aukeren araberako jarduera osagarriak antolatzen dira (irteerak, crêpe tailerra..). .
Urrutiko Hizkuntz Eskolarekin kolabaratzen dugunez, aukera dago A2 eta B1 tituluetarako azterketak prestatzeko.
Konpetetzia Digitala
Gaitasun digitala (GD) informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera sortzaile, kritiko eta segurua eskatzen duena da, lanarekin, enplegagarritasunarekin, ikaskuntzarekin, aisialdiaren erabilerarekin, gizarteratzearekin eta gizartean parte hartzearekin lotutako helburuak lortzeko.
Oinarrizko hizkuntza espezifikoarekin lotutako ezagutzak eskatzen ditu: testuala, zenbakizkoa, ikonikoa, bisuala, grafikoa eta soinuduna, bai eta deskodetzeko eta transferitzeko jarraibideak ere. Horrek aplikazio informatiko nagusiak ezagutzea dakar. Iturrietarako sarbidea eta informazioa prozesatzea ere badakar, baita mundu digitalean pertsonek dituzten eskubideak eta askatasunak ezagutzea ere.
Era berean, informazioa eskuratzearekin, komunikaziorako prozesatzearekin eta erabiltzearekin, edukiak sortzearekin, segurtasunarekin eta arazoak konpontzearekin lotutako hainbat trebetasun garatu behar ditu, testuinguru formaletan zein ez-formaletan eta informaletan. Pertsonak eskura dituen baliabide teknologikoak erabiltzeko gai izan behar du, benetako arazoak eraginkortasunez konpontzeko, bai eta informazio-iturri eta berrikuntza teknologiko berriak ebaluatzeko eta hautatzeko ere, agertzen diren heinean, zeregin edo helburu espezifikoei ekiteko duten erabilgarritasunaren arabera.
Teknologia Proiektuak
Teknologia ezagutza zientifikoaren aprobetxamendu praktikoa ahalbidetzen duten teorien eta tekniken multzotzat jotzen da; eta ikasgaiaren izaera instrumentala eta diziplinartekoa lagungarria da, oinarrizko irakaskuntza amaitzean, ikasleek lor ditzaten irteera‑profila osatzen duten konpetentziak, baita etaparen helburuak berenganatzeko ere.
Ikasgaiaren oinarrizko jakintzak hurrengo bloketan antolatzen dira: “Arazoak ebazteko prozesua”; “Ideien komunikazioa eta hedapena”; “Pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika”; “Ikaskuntzaren ingurune pertsonalaren digitalizazioa” eta “Teknologia jasangarria”.
Zientzietako Laborategia
DBHko 3. mailako Zientzietako laborategia aukerako ikasgaia da, eta, beraz, ikasleen motibazioak funtsezko gaitasunak modu eraginkorragoan garatzea ahalbidetuko du. Honen helburu nagusia, Ikasleei zientziaren ikuspegi bateratuagoa eta orokorragoa eskaintzea da, curriculumeko zientzia-arlo eta -diziplinetatik ikasitako kontzeptu zientifikoen artean erlazioak ezarriz, eta horien guztien alderdi metodologiko komunak azpimarratuz. Horrela, ikasleek ikasten duten guztia baliagarria eta gertukoa izatea lortu nahi da, ikasleengan interesa eta motibazioa pizteko aukera emanez.Hipotesiak egiteko eta datuak hartzeko oinarriak ezartzea, lortutako emaitzak grafikoen eta taulen bidez aurkeztea, ondorioak ateratzea eta iturri bibliografikoekin alderatzea, problemak ebazteko ezinbesteko urrats gisa.
Laborategiko tresnekin lan esperimentala egiteko edukiak eta trebetasunak garatzea, zientzia esperimentalen ariketa praktikoarekin lotutako prozedurak eta jarrerak eskuratzeko.
Ikasleen aniztasunak behar duen erantzun egokia emateko, Hezkuntza Indarpenak (HI) eta Curriculum Egokitzapenak egiten dira maila guztietan.
DBH 4
DBH 4
HAUTAZKOEN INFORMAZIOA
Matematika A
“Matematika A” aukeran, lantzen dira problemak ebaztea, ikerketa eta eguneroko bizitzako egoeren analisi matematikoa. Beraz batxilergora joango ez diren ikasleek edo matematikarik gabeko batxilergoko ibilbide bat ikasiko dutenek lantzeko moduko matematika.
Matematika B
“Matematika B” aukeran, berriz, prozedura aljebraiko, geometriko, analitiko eta estatistikoetan sakontzen da, testuinguru matematikoak, zientifikoak eta sozialak txertatuta, batxilergoan matematika duen ibilbide bat aukeratzeko asmoa duten ikasleek egin beharrekoa.
Adierazpen Artistikoa
Kode grafiakoak ezagutzea, hizkuntza grafikoa menderatzea, baloiestea eta pentsatzeko gaitasun-ahalmena garatu- barneratzea du xede inguratzen gaituen mundu bisual hau ulertzeko, ikuspegi kritikoz ebaluatzeko, sormema eta pentsamendu dibergentea garatzeko eta adierazpen eta komunikaziorako.
Jakintzak:
- Teknika grafiko plastikoak.
- Argazkigintza, ikusizko hizkuntza, ikus-entzunezkoa eta multimedia.
- Marrazketa teknikoa
Digitalizazioa
Ikasgai honek zenbait ikaskuntza erraztu nahi ditu, ikasleek teknologiak erabiltzeko konpetente izan daitezen, bai ikasteko inguruneetan eta gailuen kudeaketan, bai ongizate digitalaren sustapenean. Horri esker, ikasleek kontzientzia hartzen ahal dute eta identitate digital egokia eraiki. Ikasgaia diziplinartekoa izateak laguntzen du oinarrizko irakaskuntza amaitzean ikasleen irteera‑profileko funtsezko konpetentziak lortzen eta etapako helburuak eskuratzen.
Ikasgaia elkarren artean erlazionatuta dauden oinarrizko jakintzen lau bloketan antolatuta dago: “Gailu digitalak, sistema eragileak eta komunikazio sistemak”, “Ikasteko ingurune pertsonalaren digitalizazioa”, “Segurtasuna eta ongizate digitala” eta “Herritartasun digital kritikoa”.
Ekonomia eta Ekintzailetza
Ekonomia eta Ekintzailetza irakasgaiak lagundu egiten du ikasleek ezagutza ekonomikoak eta finantzarioak eskura ditzaten, informazioa jasotzeko eta banakako eta taldeko baliabideen kudeaketa egokia egiteko, haien bizi-kalitatea, aurrerapena eta gizarte-ongizatea hobetzen lagunduz.
Frantsesa
1 DBHtik batxilergoko 2. mailara, frantses hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen da ikasgaian, modu progresiboan eta ezagutza sozio-kulturalak uztartuz. Komunikatzeko gaitasuna garatzeaz gain, ikasketa-prozesua bera ere lantzen dugu, hizkuntzak ikasteko teknikak landu eta barneratuz.
DBH-n eskutitz-trukaketa bat egiten dugu Parisko ikastetxe bateko ikasleekin eta aukeren araberako jarduera osagarriak antolatzen dira (irteerak, crêpe tailerra..). .
Urrutiko Hizkuntz Eskolarekin kolabaratzen dugunez, aukera dago A2 eta B1 tituluetarako azterketak prestatzeko.
Latina
Latina DBHko 4. mailako ikasleentzako ibilbide humanistikoko ikasgaia da, eta bere helburua jatorrian dagoen hizkuntza eta beste hizkuntza erromanikoak ikasten hastea da.
Latinaren presentziak mendebaldeko zibilizazioaren hizkuntza-, historia- eta kultura-oinarrien ezagutza ematen die ikasleei. Horregatik, interes handia dute beren ikasketak giza zientzietan, gizarte-zientzietan edo hizkuntzalaritzan sakontzea edo espezializatzea aukeratu duten ikasle guztien curriculuma taxutzeko.
Latina hizkuntza erromantze modernoen ikaskuntzari nekez ordezka dakiokeen laguntza da, eta hizkuntza horietako batzuk herrialdean hitz egindakoak dira.
Prestakuntza eta Orientazio Pertsonal eta Profesionala
Materiaren helburua da ikasleengan «espiritu ekintzailea eta bere buruarekiko konfiantza, parte-hartzea eta zentzu kritikoa, ekimen pertsonala eta ikasten ikasteko, planifikatzeko, erabakiak hartzeko eta erantzukizunak hartzeko gaitasuna» garatzen laguntzea.
Teknologia
Teknologia ikasgaiak, egungo gizarteak dituen desafioen eta erronka teknologikoen aurrean, herritartasun digitalen beharrei erantzuten laguntzen du. Ikasgaia elkarri lotuta dauden oinarrizko jakintzen lau bloketan antolatzen da: “Arazoak ebazteko prozesua”, “Operadore teknologikoak”, “Pentsamendu konputazionala, automatizazioa eta robotika” eta “Teknologia jasangarria”.
Ikasgaia konpetentzien eta praktikaren ikuspegi batetik, “eginez ikastea” ideian oinarritzen da eta proiektuen bidez burutzen da.
English Practice for B1
Hizkuntza eskolako programan gaudenez, mintza praktika hau bereiziki hizkuntza eskolako lortu behar den mailarekin lotuta dago. Agerian izenean dago, maila B1 dela. Bereziki ahoskera, baina irakurmena eta idazmena ere landuko da. Ikasgaia egiteko EZ DA BEHARREZKOA HIZKUNTZA ESKOLAKO PROGRAMAN IZATEA.
Filosofia
Filosofia irakasgaiak pentsamenduaren dimentsio eta aukera berriak deskubritzeko bidea irekitzen du. Gure buruaren, giza garapenaren eta inguratzen gaituen errealitate konplexuaren inguruko kezkak identifikatu, ordenatu eta era kritikoan gogoeta egiteko aukera eskaintzituen du, erronka pertsonal eta sozialei erantzuteko prestatuz.
Humanistiko-Ekonomiko sakontzen
Irakasgai honen bidez Latina eta Ekonomia eta ekintzailetza irakasgaietan hainbeste garatzen ez diren eduki garrantzitsuetan sakondu nahi da. Lehenengo kasuan, kultura klasikoari buruzko jakintzak dira, eta, bigarrenean, mikroekonomiaren eta makroekonomiaren alderdi orokorrei buruzkoak.
Mintzamena Lantzen
Hautazko honen helburua gure ikasleei ahozkoa lantzeko eta trebatzeko aukera eskaini eta bultzatzea da.
Ikasle askok eta askok euskaraz aritzeko duten eremu bakarra institutua da eta bertako lan hizkuntza izateaz gain, komunikazio hizkuntza bihurtu nahi dugu, ikasleria euskara bere bizitzaren alor guztietan erabiltzeko gai izan dadin.
Bestetik, ikasleek irakasgai honetan NUHEOko B2ko ahozko azterketa prestatzeko aukera izango dute.
Zientzietan Sakontzen
Honakoa ibilbide zientifikoko ikasketak jorratuko dituzten ikasleei zuzendutako ikasgaia da. Bere helburua, ordu galeraren aurrean, batxilergorako edota zientziei lotutako lanbide heziketarako bidea (kimika laborategia, osasuna, elikagaien industria…) hartuko duten ikasleen oinarri zientifikoa sendotzea da, bai Fisika eta Kimikako ikasgaiari dagokionean baita Biologia eta Geologia ikasgaiari dagokionean ere.
Ikasleen aniztasunak behar duen erantzun egokia emateko, Hezkuntza Indarpenak (HI) eta Curriculum Egokitzapenak egiten dira maila guztietan.