(H)Arga, ibai bazterreko tximeleta - Askatasuna BHI - Ikasnova
(H)Arga, ibai bazterreko tximeleta - Askatasuna BHI
(H)Arga Proiektua
Ibaia ardatza izanik, zentro mailako proiektua da martxan jarriko dena, Askatasunak duen ibaiarekiko hurbiltasuna probestuz gaitasunak integralki lantzeko aukera gorpuztu nahi duena. Arlo ezberdinen koordinazioa ardatz, urtean zeharreko ekintzak errotu nahi dira. Proiektua helburu hirukoitzarekin plazaratzen da: ikuspegi ezberdinetatik ibaiaren ekosistema gure egitea, gaitasun ezberdinen garapen integralari bide emanez batetik; egiten direnak bildumatzea, datuak biltzea eta gure ibaiaren dinamikak esperimentalki ikertzea bestetik; eta azkenik hezkuntza komunitatearen inplikazio mailakatua, enbor bakarraren sustraiak eta adarrak baikara. Proiektu hau DBH 2 zein DBH 4 mailetan gauzatuko da nagusiki, nahiz eta batxilergoko 1 mailako Nafarroako Historia eta Geografiako ikasleei ere zabaldu zaien, curriculumaren egokitasuna dela eta.
Gure institutua beti egon da ibaiari loturik, ondoan kokaturiko ekosistema honen hurbiltasunak, beti bere bazterretara begira egotea eraman gaitu. Arlo bakoitzetik ibaia ikuspegi ezberdinez plazaratzen zaigu, heziketa fisikoan bizikleta ibilbideak, gizartetik ibilguaren mapa topografikoa zein ibilguaren giza garrantzia, Plastikatik urtaro bakoitzean paisaiaren koloreen eta formen islak (argazki zein eskulan), Hizkuntza ezberdinetan egin zaizkion mota ezberdineko narrazioak, Biologiatik landare zein animalia behaketa eta datu bilketa, kimikatik uraren ezaugarri ezberdinen erregistroak, matematikatik datu estatistikoak eta ondorio esperimentalen eraikitzea, sare-baliabide teknologikoen eraikuntza…