NUHEO

Matrikula

Jarraian duzuen taulan ikus dezakezuen moduan, aurten ere Euskaran, Ingelesean eta Frantsesean matrikulatzeko aukera izango duzue:

EUSKARA MAILA TITULAZIOA
  DBH 4 B2
  BATX 1 eta BATZ 2 C1

 

INGELESA MAILA TITULAZIOA
  DBH 4 B1
  BATX 1 eta BATX 2 B2


 

FRANTSESA MAILA TITULAZIOA
  DBH 3 eta 4 A2
  BATX 1 eta BATX 2 B1

 

Interesa duzuenok EOIDNA/NUHEOko Web orriaren bitartez egin beharko duzue matrikula, urriaren 1etik azaroaren 5era bitartetan. Dena den, horretarako, aldez aurretik, Euskara, Frantses eta Ingeles mintegiko irakasle arduradunek ikasleak EOIDNA/ NUHEOra pasatzea ahalbidetu beharko dute. Hori dela eta, irakasle bakoitzak interesa duten ikasleen zerrenda jasoko du zuetako bakoitzak matrikula egin dezan. Beraz eta irakasle arduradunek ahalik eta hobekien antolatzeko helburuarekin, garrantzitsua izango da familiek erabakia lehenbailehen hartu eta irakasle arduradunak klasean galdetzen duenean, berari jakinaraztea.


Aurrerago, matrikula egiten duten ikasleentzako CLASSROOM ikasgela birtuala sortuko dugu eta bertan epeei, azterketa datei, azterketa motari... buruzko informazioa argitaratuko dugu.

Hurrengo dokumentuan matrikula egiteko jarraitu beharreko pausuak aurkituko dituzue.

NUHEO webgunea matrikula egiteko (Educako erabiltzailea eta pasahitza beharrezkoak).