Hezkuntza-eskaintza Batxillergoa 2024-25

Batxillergoa 1



                                                                   DESKARGATU

IKASGAIEN INFORMAZIOA

 

Biologia eta Geologia

Irakasgai hau izango da ardatza osasun-zientziei dagokien aukeran. Informazio zientifikoarekin lotutako gaiak landuko dira, hainbat proiekturen bidez aplikatuz eta gure gizartean gertatzen diren arazoak aztertuz.

Biologia eta Geologia irakasgaia oso lotuta egongo da batxilergoko bigarren mailako Biologiarekin eta Anatomia Aplikatuarekin, eta kontzeptu batzuk datorren urtean sakonago lantzeko sartuko dira.

Unitate guztietan laborategia erabiliko da ezagutzak finkatzeko, hainbat proiektu zientifiko gauzatuz.

 

Ekonomia 

Ikasgai honen helburua ikasleei bizi diren testuingurua ulertzeko beharrezkoak diren ezagutza ekonomikoak ematea da, haien interesa piztea eta norberaren errealitatearen gainean jardutera bideratutako ekimenak sustatzea, bai eta ondorio ekonomiko eta finantzarioak dituzten erabakiak modu arrazoitu eta arduratsuan hartzea ere.

 

Ekonomia, Ekintzailetza eta Enpresa Jarduera 

Esta materia trata de aportar los conceptos económicos y empresariales necesarios para que el alumnado tenga un soporte teórico que le permita realizar análisis críticos y fundamentados a partir del estudio de casos sobre la realidad económica actual, valorar los efectos que provoca en los distintos ámbitos de la vida y aprovechar estos aprendizajes para generar una actitud proactiva y comprometida con la sociedad y de búsqueda de un mayor bienestar tanto colectivo como individual.

 

Fisika eta Kimika 

Irakasgaia batxilergoko lehen mailako bi bloketan banatzen da: alde batetik, kimika-blokea eta, bestetik, fisika-blokea. Ikastaro honetan, alde batetik, ikasleek aurreko ikasturteetan eskuratutako ezagutzetan sakontzen dute eta, bestetik, bigarren mailara begira beharrezkoak izango zaizkien ezagutzak eskuratzen dituzte (erreakzio kimikoen errendimendua, mugimendu parabolikoak, sistema konplexuen azterketa dinamikoa...)

 

GZei Aplik Matematika I

Ezagutza matematikoak gizarte-zientzietako egoera eta fenomeno desberdinetan aplikatzea du helburu, eguneroko jardueretarako prozesuak interpretatzeaz gain.

Aritmetika eta aljebra (zenbaki errealak, aljebra), analisia (funtzioak, funtzio-mugak, deribatuak eta horien aplikazioak) eta estatistika eta probabilitatea landuko dira.

 

Matematika I

Ezagutza matematikoak zientziaren hainbat egoera eta fenomenotan aplikatzea du helburu. Irakasgai honetan Aritmetika (zatikiak eta sustraiak), Aljebra (ekuazioak), Geometria (bektoreak), Trigonometria (sin, cos tan) eta Analisia (funtzioak) landuko dira.

 

Greko I

Grekoaren helburu nagusia kontzientzia kritiko eta humanista garatzea da, heleniar zibilizazioak europar identitateari egindako ekarpenak ulertu eta aztertu ahal izateko, lehen mailako iturriak irakurriz eta ulertuz, eta itzulpen-teknikak eskuratuz, ikasleek Greziako Antzinarora sartzeko iturri horiek erabil ditzaten, alderdi nagusiak ezagutu, ulertu eta interpretatzeko tresna pribilegiatu gisa. Horregatik, irakasgai hau hiru ardatzen inguruan egituratzen da: testua, bere ulermena eta itzulpena; heleniar mundurako hurbilketa kritikoa; eta greziar zibilizazioaren ondarearen eta legatuaren azterketa.

 

IKT

Azken hamarkadetan, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek aldaketa sakonak eragin dituzte giza jardueran. Teknologia horietan oinarritutako aplikazioen ugaritzeak eta horien erabilerak zeregin errepikakorrak eta prozesu sortzaileak pixkanaka digitalizatzea ekarri du.

Gaitasun-ikuspegia lortzeko, jakintza horietako batzuk testuinguruan kokatutako proiektuen bidez lor daitezke. Proiektu horietan, ikasleek ezagutza teorikoak aplikatuko dituzte eduki bat sortzeko (dokumentuak, bideoak, irudiak...), edo arazo bati edo aurrez planteatutako behar bati irtenbide teknologikoa emateko.

 

 Latin I 

Latinaren helburu nagusia kontzientzia kritiko eta humanista garatzea da, zibilizazio latinoak europar identitateari egiten dizkion ekarpenak ulertu eta aztertu ahal izateko, lehen mailako iturriak irakurriz eta ulertuz, eta itzulpen-teknikak eskuratuz, ikasleek erromatar Antzinarora sartzeko iturri horiek erabili ahal izan ditzaten haien alderdi nagusiak ezagutzeko, ulertzeko eta interpretatzeko tresna pribilegiatu gisa. Horregatik, materia hiru ardatzen inguruan egituratzen da: testua, bere ulermena eta itzulpena; erromatarren mundurako hurbilketa kritikoa; eta latindar zibilizazioaren ondarearen eta legatuaren azterketa.

 

Literatura Unibertsala

Irakasgai honetan, kultura unibertsalaren erreferentzia bihurtu diren literatura-testuak irakurtzen ditugu, testuingurua, gaiak, edukiak eta lanen ezaugarri estilistikoak zehaztuz eta literaturaren eta gainerako arteen arteko harremanak, antzekotasunak eta desberdintasunak interpretatuz. Irakasgaiak bi atal nagusi ditu: teoriaren azterketa eta irakurketen analisia.

 

Marrazketa Teknikoa I

Marrazketa teknikoaren helburuen artean dago, berariaz, ikasleei grafikoki eta objektibotasunez komunikatzeko gaitasunak ematea, gero eta konplexuagoa den mundu honetan, oraingo eta etorkizuneko beharrak produktuen diseinuarekin eta fabrikazioarekin estaltzen baitira.

Lehen maila batean, ikusmen-trebetasunak landuko dira Marrazketa Teknikoarekin, komunikazio-hizkuntza eta errealitatea ulertzeko, aztertzeko eta konfiguratzeko oinarrizko tresna gisa: Geometria, Irudikapen eta Normalizazio Sistemak.

Ikasleek marrazketa teknikoaren oinarrien ikuspegi orokorra izatea da helburua.

 

Mundu Garaikidearen Historia

Irakasgai honen helburua ikasleei historia garaikidearen ikuspegi zehatza eta erabilgarria ematea da, haien ingurune errealaren azterketa eta gizarte-bizitzan duten parte-hartzea sustatzeko. Horretarako, metodologia historikora hurbilduko dira, iturri historikoekin lan eginez.

Era berean, landutako ezagutza eta pentsamendu kritikoa adierazteko gaitasuna lortuko dute, eta, ikerketa-proiektuen bidez, XXI. mendeko erronka nagusiak ezagutuko dituzte, arreta berezia jarriz edozein motatako menderatze edo diskriminazioaren aurkako borrokan.

 

Teknologia eta Ingeniaritza I

Gaur egungo gizartean, ingeniaritzek teknologia garatzea bihurtu da bilakaera soziokulturalaren ardatz nagusietako bat. Azken aldian, teknologiak, beharrizanei irtenbidea eman nahi dieten ezagutza eta tekniken multzo gisa ulertuta, gero eta garrantzi handiagoa du gizarteko hainbat eremutan. Horregatik, aukerakoa oso interesgarria da ingeniaritza edo goi-mailako prestakuntza-ziklo tekniko bat egiteko. Proiektuen bidez landutako jakintzak honako hauek dira: Ikerketa- eta garapen-proiektuak, Materialak eta fabrikazioa, Sistema mekanikoak, Sistema elektriko eta elektronikoak, Sistema informatikoak. Programazioa, sistema automatikoak eta teknologia iraunkorra.

 

Adierazpen Artistikoa I 

Irudikapen grafiko bat marraztea eta sortzea behaketa-, gogoeta- eta irudikapen-prozesu interaktibo bat da. Prozesu horrek hasierako teknika bat eskatzen du, bai eta baliabide eta elementu giltzarriak ezagutzea eta etengabeko entrenamendu- eta praktika-ariketa bat egitea ere.

Ikasgai honetan ezagutza teorikoak lantzen dira, teknikoak zein estetikoak, pentsamendu dibergentea bultzatuz eta oinarri teoriko eta praktikoez gain, sormena, espiritu ikertzailea eta etengabeko prestakuntza sustatuz.


Anatomia Aplikatua

Anatomia aplikatua irakasgaiaren helburua ezagutza zientifikoa eta giza gorputza lantzea da, eta giza motrizitatea, gorputzaren adierazpen artistikoa eta osasuna ulertzen laguntzea.

Irakasgaiaren alderdi praktikoak pisu handia du. Ikasturtean zehar artikulazioen, buruaren, bizkarrezurraren, giltzurrunen eta biriken disekzioak egingo dira. Metodologia erabat kooperatiboa izango da, taldeetan lan egingo du eta pisu handia emango dio ikasleari.

 

Frantsesa I 

1DBHtik batxilergoko 2. mailara, frantses hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen da ikasgaian, modu  progresiboan eta ezagutza sozio-kulturalak uztartuz. Batxilergoan DBH-n landutakoaren jarraipena egiten dugu, ikasle bakoitzaren abiapuntua kontutan hartuz beti ere. 

Urrutiko Hizkuntz Eskolarekin kolabaratzen dugunez, aukera dago A2 eta B1 tituluetarako azterketak prestatzeko. 

 

Nafarroako Gª. eta Hª. 

Nafarroako Geografia eta Historia ikasgaiaren helburua da ikasleek bizi diren lekua ezagutzea eta balioestea.

Pentsamendu historikoaren ikuspegiak bizi den errealitatea behatzen, interpretatzen eta ulertzen laguntzen du, eta geografiak pertsonen eta lurraldearen arteko elkarreragin eta interdependentzia konplexuak aztertzen ditu, bizi diren espazioa deskubritzeko.

XXI. mendean Nafarroak dituen erronka eta arazo nagusiez aritzea funtsezkoa da ikasleen heldutasun intelektuala eta pertsonala gauzatzeko. Iragana aztertzea, aurretik izan ditugun emakumeen eta gizonen esperientzia indibidualak eta kolektiboak, ezinbesteko erreferentzia da egungo mundua ulertzeko. Gainera, legatu aberatsa da, eta aintzat hartu, kontserbatu eta transmititu egin behar da, aurreko belaunaldien memoria kolektibo eta ikaskuntzarako iturri baita.

 

Euskara Hobetzen

Bi dira hautazko ikasgai hau eskaintzeko arrazoiak. Lehena, ikasleek komunikatzeko gaitasuna —idatzizkoa nahiz ahozkoa— ahalik eta gehiena gara dezaten, egungo gizartean gero eta garrantzitsuagoa baita gaitasun hori landuta izatea. Eta bigarrena, C1 probarako berariaz trebatzeko aukera eduki dezaten.

 

Oral Presentations and Projects

Proiektu metodologiarekin ikasleek, ingelesa hobetzeaz gain, egoerak erakagarriak eta aberasgarriak biziko dituzte, zentzu kritikoa lantzen. Besteen artean aldizkaria sortzea, liburu azala diseinatzea, filma bikoiztea, ikasbidaia antolatzea, errezeta-liburua egitea edo irrati-programa igortzea.

 

Batxillergoa 2


 

                                                                 DESKARGATU

IKASGAIEN INFORMAZIOA

 

Artearen Historia 

Artearen Historia ikasgaiaren helburua da gertakari artistikoa bere alderdi eta dimentsio askotarikoan aztertzea, ez soilik ikuspegi historikotik –estiloak, lanak eta artistak kultura eta denbora aldetik testuin- guruan jarriz–, baizik eta giza adimenaren eta sormenaren adierazpen gisa ulertuta, inguratzen gaituen errealitatea ulertzen eta hobetzen ahalegintzen dena, arte hizkuntzaren eta jardueraren bitartez.

 

Biologia 

 

Enpresa eta Negozio-ereduen Diseinua 

Enpresa eta Negozio Ereduen Diseinua irakasgaiaren helburua da ikasleek enpresetan sortzen diren arazoei ematen zaizkien erantzunak aztertu eta horien administrazio- eta kudeaketa-modu berriak ezagutzea, ikuspegi eguneratuarekin eta, batez ere, errealitatera egokituta.

 

Geografia 

Geografiaren aztergaia espazio geografikoa da, eta haren helburua, berriz, lurralde hori denboran zehar modelatzen duten prozesu naturalak eta giza prozesuak ulertzea eta holistikoki azaltzea. Espazio- eta denbora-kontzientzia duten izaki gisa, pertsonek inguruko errealitatearen interpretazio hori behar dute, lurraldearen pertzepzio pertsonal eta kolektibotik eta bizi-esperientziak garatzen diren une eta egitura sozialetatik harago. Batxilergoko ikasgai honetan, azterketa geografikoaren eskala Espainia eta Nafarroa dira nagusiki, baina Europari eta munduari begiratzen dien ikuspegi baten barruan, zeina beharrezkoa baita mundu garaikidearen errealitateak ezagutzeko eta kritikoki baloratzeko.

 

Grekoa II

 

GZei Aplik Matematika II 

 

Fisika 

Batx 1. mailan ikusi ez diren gaiak lantzen dira: Grabitazioa, Elektromagnetismoa, Uhinak, Optika eta Fisika Modernoa. Ingenieritzetaz gain, medikuntza edo fisioterapia bezalako ikasketak egin nahi ezkero, gomendagarria den ikasgaia da.

 

Ingurumen ZZ eta Geologia 

 

Kimika 

 

1. batxilergoko kimikan lortutako ezagutzetan sakontzea du helburu, pentsamendu zientifikoa garatuko duen ezagutza kimiko sakonagoa lortzeko. Ikasgaia 3 bloke nagusietan antolatzen da: atomoa, sistema periodikoa eta lotura kimikoa; erreakzio kimikoen alderdi aurreratuak (zinetika eta oreka kimikoa, azido-base erreakzioak eta erredox erreakzioak) eta kimika organikoa. 

 

Latina II


 

Marrazketa Teknikoa II 

Marrazketa Teknikoa I-ean landutakoari jarraiki, Marrazketa Teknikoa II-n aurrez aipatutako 3 multzoak lantzen dira modu sakonago batean. Gainera, multzo berria abiatzen da, Proiektua izenekoa, etapan eskuratutako trebetasunak biltzeko. Laugarren multzoak –Proiektuak– xedea du ikaslea etapa osoan eskuratutako elementuak mugiaraztea eta elkar lotzea, eta horiek guztiak erabiltzea diseinu grafiko, industrial edo arkitektonikoarekin ikusteko duen proiektu erraz bat definitzeko beharrezkoak diren bozeto, krokis eta planoak bakarka nahiz taldeka prestatzeko eta aurkezteko.

 

Mugimendu Kultural eta Artistikoak 

Batxilergoko 2. mailako Mugimendu Kultural eta Artistikoak ikasgaiak norberaren kultura ezagutzen laguntzen du, bai eta ikasleei prestakuntza integrala ematen die ere herritartasunaren balioetan, arte-adierazpenen aniztasunarekiko errespetuan eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzen.


 

Teknologia eta Ingeniaritza II 

Batxiller 1. mailan ematen den Teknologia eta Infeniaritza I ikasgaiaren jarraipena da eta sakontzen da oinarrizko jakintza berdinetan,  ikaslea Goi Mailako Heziketa Ziklo batera  edo Ingenieritza batera bideratzeko.  Proiektuen bidez landutako jakintzak dira: Ikerketa eta garapen proiektuak, Materialak eta fabrikazioa, Sistema mekanikoak,  Sistema elektriko eta elektronikoak, Sistema informatikoak. Programazioa, Sistema automatikoak eta Teknologia jasangarria.

 

Adierazpen Artistikoa II 

Adierazpen Artistikoa I irakasgaian lortutako jakintza eta trebetasunak (objektiboak direnak)  Adierazpen Artistikoa II irakasgaiaren oinarria izanik eta orokorretik partikularrera joanez, bigarren kurtso honetan modu subjektiboagoan landuko dira sormen ahalmena garatuz aurretik eskuratutako ezagutzak beti ere ikaslearen gustu eta interesetara egokituz.

Arte Plastiko, Diseinu grafiko zein sormenarekin lotura duten ikasketetara bideratutako aukeragaia da Adierazpen Artistikoa.


 

Administrazio eta Kudeaketa Oinarriak 

Gai honen helburua enpresetan egiten diren administrazio- eta kudeaketa-eginkizunak aztertzea eta garatzea da. Enpresa-administrazioaren eta -kudeaketaren esparruan egindako eragiketen oinarrizko alderdiak aztertzen dira, gaiaren zati teoriko-praktikoaren ikuspegi erabat integratu eta globalizatuarekin.

 

Alemana II 


 

English Practice, Projects and Films 

Proiektuen metodologia aplikatuz ikasleek, ingelesa hobetzeaz gain egoerak erakagarriak eta aberasgarriak biziko dituzte, zentzu kritikoa lantzen. Besteen artean musika talde sortzea, liburu bat sustatzea, Masterclass bat ematea, asmatzailea, bloggera edo Erasmus irakaslea izatea. Film kluba ere!

 

Frantsesa II 

1DBHtik batxilergoko 2. mailara, frantses hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen da ikasgaian, modu  progresiboan eta ezagutza sozio-kulturalak uztartuz. Batxilergoan DBH-n landutakoaren jarraipena egiten dugu, ikasle bakoitzaren abiapuntua kontutan hartuz beti ere. 

Urrutiko Hizkuntz Eskolarekin kolabaratzen dugunez, aukera dago A2 eta B1 tituluetarako azterketak prestatzeko. 

 

IKT-n sakontzen 

Ikasgai honen helburua IKTko edukietan sakontzea da, arreta berezia emanez gaur egungo eta etorkizuneko Teknologien gai garrantzitsuetako batzuk: Segurtasun informatikoa, Programazioa (Scratch, Arduino eta Phyton), Edukien zabaltzea (WordPress) eta Komunitate birtualak eta Sare sozialak. Ikasgaia proiektuen bidez burutuko da.

 

Jarduera Fisikoak 

Bi helburu ditu irakasgai honek: alde batetik, jarraipena ematea derrigorrezko hezkuntzan egindako lanari eta landutako funtsezko erronkei, esate baterako, ikasleek bizimodu aktiboa sendotzea, kultur adierazpenez gozatzea, jarrera arduratsuak modu aktiboan garatzea eta mugimendu egoerak ebaztea. Elementu horiek lagungarriak dira ikasleak motrizitateari dagokionez konpetenteak izan daitezen.

Bestetik, ikasgaia ahaleginduko da jarduera fisiko eta kirol aukera multzo zabal bat aurkezten (kontutan izanda azkeneko hamarkadan mundu hau zenbat eta nola aldatu den), ikasleengana hurbiltzeko lanbide eta ikasketetarako aukera horiek, dela unibertsitatean dela lanbide heziketan edo kirol irakaskuntzetan landu daitezkeenak.

 

Psikologia