Enpresa eta Negozio Eredua: Martiko

2025/02/14

Adefan (Asociación para el Desarrollo de la Empresa Familiar Navarra) elkartearen izenean, Joseba Martikorena, Martiko enpresaren jabea eta ordezkaria, gurean izan da Batxiler 2. mailako Enpresa eta Negozio Eredua ikasgaiaren ikasle gazteei beren komunitateko enpresa-ehuna gehiago hurbiltzeko, "Familia-Enpresa Ikasgeletan" hezkuntza-programari esker. 

Hurrengo astean ikasleak Beran dagoen fabrikara bisitan joanen dira. Modu horretan enpresa mota honen ingurune guztia ezagutuko dute.

Milesker, Joseba!