Xedea, Ikuspegia eta Balioak

Xedea

Hauexek dira gure eginkizunak eta helburuak:

  • Euskara, lan-hizkuntza izateaz gain, komunikazio-hizkuntza ere bihurtu nahi dugu. Ikasleak euskara beren bizitzaren alor guztietan erabiltzeko gai izatea da gure xedea.

  • Errespetua elkarbizitzaren ardatza da. Besteekiko eta bere iritziekiko, inguruarekiko eta norbere buruarekiko errespetua landu eta bultzatuko dugu.

  • Norberaren jokaera bere iritzi eta ahalmenekin bat etor dadin (kontsekuente izan dadin) behar diren jarduera eta baliabide guztiak jarriko ditugu. Bide berean, bakoitzak bere ekintzak era librean egitearen ondorioen ardura bere gain hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

  • Gizakion arteko elkartasuna bultzatuko dugu.

  • Nor bere buruaren jabe eta bere kabuz aritzeko gai (autonomoa) izan dadin behar diren jarduera eta baliabide guztiak jarriko ditugu.

  • Nork bere burua ezagutu, onartu eta zaintzeko ardura bultzatzeko behar diren jarduera eta baliabide guztiak jarriko ditugu.

Ikuskera

Askatasuna institutuan erronka horiei erantzuna eman nahi diegu. Hori guztia lortzeko bidean erabiliko dugun metodologia malgua eta irekia, dinamikoa eta esanguratsua, pertsonalizatua, parte-hartzearen bultzatzailea eta integratzailea izanen da.

Baloreak

Bide honetan, giroa ezinbestekoa iruditzen zaigu; horregatik giro atsegina, gertukoa eta era berean lanaren bultzatzailea hedatu nahi dugu.

 

Askatasuna institutuan balore hauek landu eta indartu nahi ditugu:

  • Lanarekiko eta helburu pertsonalak lortzeko jakin mina, ardura, esfortzua, antolakuntza, autonomia, sormena eta erantzukizuna.

  • Ikasle bakoitzaren gaitasunak baloratzea.

  • Kritika eraikitzailea planteatzeko gaitasuna.

  • Pertsonen, materialen, ingurunearekiko, autoritate eta mugen errespetua.

  • Indarkeriaren gaitzespena, gatazkak elkarrizketa eta bitartekaritzaren bidez bideratzea.

  • Genero berdintasuna eta identitate ezberdinen errespetua.


Euskara gure hizkuntza, gure kulturekiko nahiz beste kulturekiko jarrera positiboa.