Sormen digitala - Askatasuna BHI - Ikasnova
Sormen digitala - Askatasuna BHI
Sormen Digitala
Irakasgaiaren asmoa (4.DBHko Plastika) sormena lantzea da, euskal kultura ardatza izanik. Zalantzarik gabe, ikasleei aukera berriak eman nahi zaizkie ekoizpen edo produktu kulturalak sortzeko. Ikaslearen interesa eta gogoa piztuko duen aukera anitzeko tailerrak baliaturik ikasleak bere ekoizpenak egin beharko ditu; ekoizpen hori bakarka edo taldeka egin daiteke.
Klaseetan aztertuko diren ekoizpen gehienak euskal kulturarenak izan arren, beste kultura batzuetakoak ere badira. Eredu anitz horietan honakoak erabiliko dira: poesia, dantza, antzerkia, gidoia, elkarrizketa, azalpena, umorezko esketxa, abestia, koreografia, memea, marrazkia, margoa, eskulana, eskultura, asmakizuna, bideoa, horma-irudia, bideo-poema, ikuskizuna, maskara … Beraz, ahozko, idatzizko, eta gorputz hizkuntzak garrantzi handia du irakasgai honetan. Sormena lantzeko erabiliko diren ereduak kultura-ekoizpen errealak izanen dira.