GETARIAKO KRONIKAK - Askatasuna BHI - Ikasnova
GETARIAKO KRONIKAK - Askatasuna BHI
GETARIAKO KRONIKAK
2025/10/23
Kaixo, gu DBH 3 eta 4 taldea gara eta Getarian egon ginen. Lehenengo ebaluazioan, arropa ematen ari gara eta, horregatik, Getariara joatea adostu genuen Balenciaga museoa bertan dagoelako.
Iritsi ginenean, Elkanoren monumentua ikusi genuen. Gero, museora igo ginen. Koadroak edo eskulturak izan beharrean, arroparen museo bat da eta horregatik ikusgarria eta interesgarria iruditu zitzaigun.
Bisita bukatzean, herria ikustera jaitsi ginen. Alde zaharra, San Salbatore eliza, eta portua ezagutu genituen. Arrain errearen usainean, arku gotikoen azpian eta itsasoko olatuen gainean joan zitzaigun goiza. Hori pasata, hondartzan bazkaldu genuen, eta frontoian denbora librea izan genuen.
Ederki pasatu genuen! Museoa eta, batez ere, herria bisitatzea gomendatzen dizuegu.
