Onarpena eta matrikulazioa

2026-2027ko aurreinskripzioa eta matrikula. Martxoaren 9tik 13ra.

ATXIKI GABEKO IKASLE BERRIAK

Askatasuna BHI Institutuan edo atxikitutako ikastetxetan ez dauden ikasleek onarpen prozesua jarraitu behar dute.

  • Inskripziorako ohiko epea: martxoaren 9tik 13ra. 
  • Inskripziorako ezohiko epea: abuztuaren 21etik-24ra. (Kasu oso bereziak soilik, hala-nola etxebizitza aldaketa). 



40/2026 Ebazpena, otsailaren 24koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesuaren deialdia egin eta garatzen duena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko 2026-2027 ikasturtean.

AURREINSKRIPZIOAREN AURKEZPENA

  • Modu telematikoan

Matrikula prozesu osoa Educa bidez egingo da. Dokumentu honetan aurki daitezke plataforman sartzeko argibideak.

Matrikula prozesu osorako argibideak aldiz beste esteka honetan aurki daitezke.

  • Ikastetxera etorrita

Dokumentazioa Askatasuna Institutuko bulegoan ematen eta aurkezten da.

 

 

ATXIKITZEKO DOKUMENTAZIOA

                                                 DBH

                                        BATXILERGOA

MATRIKULAZIOA

Automatikoki jarritako epe ofizialean.