Redmemoria topaketa - Askatasuna BHI - Ikasnova
Redmemoria topaketa - Askatasuna BHI
Redmemoria topaketa
2025/10/08
Urriaren 3an, Ikerketa Batxilergoko gure 11 ikaslek Redmemoria Memoriaren aldeko ikastetxeen sarearen I. Hezkuntza topaketan parte hartu zuten, 12 autonomia erkidegotako beste 150 ikaslerekin batera. Goizean Ezkaba gotorlekuan Drogasen emanaldi bat entzun zuten. Gero oinez abiatu ziren, 1938an Ezkabako presondegitik ihes egin zuten presoen ibilbidea berreraikitzen duen GR-225 lehen etapa egiteko. Olabeko hilobian omenaldi txiki bat egin ondoren NUPen jarraitu zuten topaketarekin, eta bertan beste ikasleei lantzen ari diren memoria historikoaren ikerketa proiektua aurkeztu zieten.