Taller Anti-Rumores - Askatasuna BHI - Ikasnova
Taller Anti-Rumores - Askatasuna BHI
Zurrumurruen taillerra
2025/01/31
Nafarroako Gazteriaren Institutuak Nafarroako GGKEen Koordinakundearekin eta Nafarroako Unibertsitate publikoarekin lankidetzan eskainitako Zurrumurruen aurkako estrategia eta gorroto-diskurtsoen prebentzioa tailerrak izan genituen urtarrilaren 27, 28 eta 29an DBH 3.mailako gela guztietan.
Bizipen metodologia parte-hartzaileen bidez, hurrengo funtsezko kontzeptuak aurkeztuko ditugu: zurrumurruak, estereotipoak, aurreiritziak eta diskriminazioa. Eguneroko errealitate ezberdinetan dituzten inplikazioak eta ondorioak aztertuko ditugu, bai banaka, bai taldeka, bai gizartean/egituran, eta horiek kudeatzeko tresnak emango ditugu. Horretarako ikus-entzunezko baliabideak eta bizipen-dinamikak erabiliko dira.
Nafarroako Zurrumurruen Aurkako Sareak aurrera eramaten ditu tailerrak eta hauek dira bi helburu nagusiak:
- Eztabaidarako, hausnarketarako eta ekintzarako guneak sustatzea, elkarbizitza eta diskriminaziorik eza bultzatzeko lan-dinamikak sortuz.
- Zurrumurruen aurkako estrategia zabaltzea: partaideak estrategia aplikatzen gaituko dira, horretarako tresnak emanez eta argudioak, gakoak eta zurrumurruen aurkako eragilearen figura landuz.