Arrakala estetikoak agerian! kartel lehiaketa

2023/02/14

Kanon estetiko maskulino eta femeninoak desberdinak dira. Kanon horiek baldintzatzen gaituzte eta batzuetan ez digute nahi dugun bezala janzten edo izaten uzten. Hain barneratuta ditugu, askotan ez garela konturatzen ere hor daudela. Lehiaketa honen bidez, agerian utzi nahi ditugu ahalik eta kanon gehien. Lagunduko diguzu? Parte hartu!

Hemen irakur ditzakezu lehiaketaren oinarriak.

Lanak entregatzeko azken eguna Martxoak 3.