Azaroak 25 - Askatasuna BHI - Ikasnova
Azaroak 25 - Askatasuna BHI
Azaroak 25
2023/11/26
Urteak daramatzagu emakumeen kontrako indarkeria den gaitza agerian jartzen, honen kontra borrokan eta oraindik ere egunero erailtzen gaituzte.
Nola sortzen da egoera hau? Ekintza txikiek errotzen dute indarkeria, patioko bidean jarritako karteletan agertzen zen antzera.
Hall-ean jarritako zenbakiek ez dute eztabaidarik. 2003. urtean zenbatzen hasi zirenetik, Euskal Herrian 129 emakume erailak izan dira, 1236 estatu espainolean.
Eta gauzak okerrera doazela diote datuek: aurten dagoeneko 51 erailketa izan dira. Honezkero, azken 5 urteetako kopurua gainditu dugu eta 2010. urtera egin behar dugu atzera hain kopuru lazgarria topatzeko. Urte hartako azaroaren 25a baino lehen 56 izan baitziren eraildako emakumeak.
Baina zenbakiak hotzak dira, ez ditugu pertsonak ikusten bertan. Horregatik, sarreran haien izenak lapidetan Mausoleo moduan bildu genituen eta baita hall-ean batzuen istorioak, egoera honen larritasuna ikusgarri egiteko asmoz.
Kopuru hau bukaerarik latzena izan duten emakumeena da, baina milaka eta milaka emakume dira indarkeria sufritu dutenak eta sufritzen ari direnak.
Konsziente gara matxismoa gizartean errotuta dagoela eta honi aurka egiteko, egoera hau hastapenean elikatzen duten jarrerak identifikatzen ikasi beharra dagoela uste dugu.