DBH 3koak antzerkian

2024/02/22

Asteazkenean, otsailak 21ean, DBH 3. mailako ikasleak Gaiarre antzokian egon dira “Sexpir Mal” antzezlana ikusten, Gaztelaniako mintegiak antolatuta.

Zer gertatuko litzateke koktelontzi berean Shakespeareren hainbat obra mitiko, inprobisazioa eta keinu-antzerkia sartuko bagenitu? Hori izan da “Sexpir mal” Adriana Olmedo Produccionesen zigilua daraman proposamen eszeniko nafar berria garatzeko abiapuntua, Gayarre Antzokiak 2022-2023 denboraldian zehar egin dituen antzerki estreinaldiei amaiera emateko.

Patxi Larreak zuzendutako komedia da eta Xabi Artieda, Garazi San Martin, Pablo Cañete, Nerea Bonito eta Adriana Olmedo berak osatzen dute taldea.


Argazkia: Ion Martikorena.