Arte tailerra hautazko irakasgai bat da eta honen bitartez ikasleek arte eta diseinuaren arlo anitzetan jarduteko aukera daukate: marrazkilaritza, margolaritza, diseinu grafikoa, collagea, eskultura, bideo-sormena, apaingarrien diseinua etab. Ibilbide honetan garai, jatorri eta estilo askotariko arte lanak ikusi eta aztertuko dira, batetik, ikasleen lana aberasteko eta bestetik adierazpen artistiko eta kulturalen aniztasuna hobe baloratu eta onartzeko.
Frantsesa
1DBHtik batxilergoko 2. mailara, frantses hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen da ikasgaian, modu progresiboan eta ezagutza sozio-kulturalak uztartuz. Komunikatzeko gaitasuna garatzeaz gain, ikasketa-prozesua bera ere lantzen dugu, hizkuntzak ikasteko teknikak landu eta barneratuz.
DBH-n eskutitz-trukaketa bat egiten dugu Parisko ikastetxe bateko ikasleekin eta aukeren araberako jarduera osagarriak antolatzen dira (irteerak, crêpe tailerra..).
Urrutiko Hizkuntz Eskolarekin kolabaratzen dugunez, aukera dago A2 eta B1 tituluetarako azterketak prestatzeko.
Nafarroako Gobernuak ikasturte batez Frantziar estatuan ikasteko aukera ematen du frantsesa ikasten duten ikasleen artean beka batzuk banatuz, DBH 1 eta 2 mailetan.
1DBH-n frantsesa aukeratzen duten ikasleek konpromezua hartzen dute DBH osoan zehar hizkuntza hau ikasten jarraitzeko.
Kultura Klasikoa
Kultura Klasikoa irakasgaiak mundu klasikoak mendebaldeko zibilizazioari literatur, arte, filosofia, zientzia, hizkuntza eta abarren arloetan egin dion ekarpena behar bezala ezagutzea du helburu, ikasleek beren mundua hobeto uler dezaten. Horrela, kontzientzia historikoa eta gaitasun kritikoa oinarritzen dira, eta, aldi berean, europar nortasunaren elementu komun askotarako sarbidea errazten da. Ezagutza horiek, zalantzarik gabe, ikasleen oinarrizko kultura- eta hizkuntza-prestakuntza hobetzen lagunduko dute. Halaber, edozein diziplina humanistiko, zientifiko edo tekniko ikasteko tresna erabilgarri batzuk menderatuko dituzte.
Kultura Klasikoaren edukiek ikasle guztiak hartzen dituzte kontuan, etorkizuneko orientazio akademikoak edo lanekoak gorabehera, eta aukera ematen diete beren hizkuntzaren, pentsamenduaren eta kulturaren sustraiak ezagutzeko eta, beraz, mundu klasikoaren ezagutza globala eta bateratua eskuratzeko.
Ikasleen aniztasunak behar duen erantzun egokia emateko, Hezkuntza Indarpenak (HI) eta Curriculum Egokitzapenak egiten dira maila guztietan.
1 DBHtik batxilergoko 2. mailara, frantses hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen da ikasgaian, modu progresiboan eta ezagutza sozio-kulturalak uztartuz. Komunikatzeko gaitasuna garatzeaz gain, ikasketa-prozesua bera ere lantzen dugu, hizkuntzak ikasteko teknikak landu eta barneratuz.
DBH-n eskutitz-trukaketa bat egiten dugu Parisko ikastetxe bateko ikasleekin eta aukeren araberako jarduera osagarriak antolatzen dira (irteerak, crêpe tailerra..).
Urrutiko Hizkuntz Eskolarekin kolabaratzen dugunez, aukera dago A2 eta B1 tituluetarako azterketak prestatzeko.
Nafarroako Gobernuak ikasturte batez Frantziar estatuan ikasteko aukera ematen du frantsesa ikasten duten ikasleen artean beka batzuk banatuz, DBH 1 eta 2 mailetan.
1DBH-n frantsesa aukeratzen duten ikasleek konpromezua hartzen dute DBH osoan zehar hizkuntza hau ikasten jarraitzeko.
Laborategiko Praktikak
Ikerketa zientifikoaren metodologia natur zientziak ikasteko proposamen garrantzitsuenetako bat da. Ikerketa zientifikoan oinarritutako zientziaren irakaskuntzak Natur Zientzien ikaskuntza indartzen du oinarrizko hezkuntzako ikasleen artean. Ikerketa Zientifikoan oinarritutako ikaskuntzaren eredua oinarrizko hezkuntzako ikasleen zientzien ikaskuntza hobetzeko aukera ematen duen proposamen metodologikoa da, ikasleengan goi-mailako prozesu kognitiboak mugiaraztean zentratzen da, hala nola arrazoitzea, pentsamendu kritikoa, erabakiak hartzea eta arrazoiketa induktiboa eta deduktiboa.
Behaketa-Galdera ikergarria-hipotesiak-Dokumentazioa (oinarri teorikoa)-Materialak-Metodologia (prozedura)-Esperimentazioa- Datuak erregistratzea- Datuak aztertzea-Eztabaida (hipotesia zuzena da?)- Ondorioak atera-Argitaratu.
Musika eginez
Musika eginez bereziki arlo praktikoa izango da. Arloaren izenak dioen bezala, musika egingo dugu klaseetan: interpretatu eta sortu, beti ere gozamenetik, norbera aberasteko, emozioak identifikatu eta proiektatzeko… Horretarako txirula, gorputz perkusioa eta ikastetxeko musika tresna desberdinak erabiliko ditugu: ukeleleak, xilofonoak, txalaparta, darbukak, batukada…
Bestetik, garai, jatorri eta estilo askotariko herri musika modernoa entzun eta aztertuko dugu, bai nazioartekoa baita Euskal Herrikoa ere (rock-a, pop-a, heavy-a, trikitixa, disko musika, techno-a, funk-a, hip-hop-a, reggaeton-a…). Honek, ikasleen erreferentzia esparrua aberastuko du, bizi garen mundua hobeto ulertzen lagunduko die eta kultura-aniztasunarekiko errespetua ere sustatuko du.
Robotika
Arlo honen helburu nagusia problema teknikoen ebazpenerako ikasleen pentsamendu konputazionalerako gaitasuna garatzea da. Etorkizunerako formakuntzarako baliagarria izateaz gain, sormena, ekimena, eta nola ez, gaitasun digitala garatuko dute.
Ikasleen aniztasunak behar duen erantzun egokia emateko, Hezkuntza Indarpenak (HI) eta Curriculum Egokitzapenak egiten dira maila guztietan.
Irakasgaia ekintzailetzaren mundu liluragarrira modu praktiko eta sortzailean eramaten zaitu. Irakasgai honen bidez, negozioen munduan arrakasta izateko zer behar den jakingo duzu, ideia berritzaileak nola sortu eta nola gauzatu eta hazi.
Zure ingurunean negozio-aukerak identifikatzen ikasiko duzu, baita enpresak nola sortzen diren eta ideia bat proiektu arrakastatsu bihurtzea zerk eragiten duen aztertzen ere. Irakasgaia zure sormena, talde-lanerako trebetasunak eta pentsamendu kritikoa garatzeko diseinatuta dago, ondo pasatzen duzun eta etorkizunerako prestatzen zaren bitartean. Gainera, ikasten duzuna praktikan jartzeko aukera izango duzu, zeure proiektuak diseinatuz eta negozio bat abian jartzeko benetako prozesua simulatuz.
Frantsesa
1DBHtik batxilergoko 2. mailara, frantses hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen da ikasgaian, modu progresiboan eta ezagutza sozio-kulturalak uztartuz. Komunikatzeko gaitasuna garatzeaz gain, ikasketa-prozesua bera ere lantzen dugu, hizkuntzak ikasteko teknikak landu eta barneratuz.
DBH-n eskutitz-trukaketa bat egiten dugu Parisko ikastetxe bateko ikasleekin eta aukeren araberako jarduera osagarriak antolatzen dira (irteerak, crêpe tailerra..). .
Urrutiko Hizkuntz Eskolarekin kolabaratzen dugunez, aukera dago A2 eta B1 tituluetarako azterketak prestatzeko.
Konpetetzia Digitala
Ikasgai honen helburua da eduki digital desberdinak sortzea aplikazio, programa eta gailu desberdinak erabiliz haien Gaitasun Digital trebatu eta hobetzeko. Gaitasun Digitalekin batera bestelako gaitasunak lantzeko helburua daukagu, halanola gaitasun zibikoak, elkarlanekoak, genero-berdintasuna,...Google tresnak, Infografiak, Aurkezpenak, Aurkezpen interaktiboak, Irudi-edizioa, Bideo-edizioa, 3D diseinu eta imprimaketa, Aplikazioak sortu, Webguneak.
Teknologia Proiektuak
Teknologia ezagutza zientifikoaren aprobetxamendu praktikoa ahalbidetzen duten teorien eta tekniken multzotzat jotzen da; eta ikasgaiaren izaera instrumentala eta diziplinartekoa lagungarria da, oinarrizko irakaskuntza amaitzean, ikasleek lor ditzaten irteera‑profila osatzen duten konpetentziak, baita etaparen helburuak berenganatzeko ere.
Ikasgaiaren oinarrizko jakintzak hurrengo bloketan antolatzen dira: “Arazoak ebazteko prozesua”; “Ideien komunikazioa eta hedapena”; “Pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika”; “Ikaskuntzaren ingurune pertsonalaren digitalizazioa” eta “Teknologia jasangarria”.
Ikasleen aniztasunak behar duen erantzun egokia emateko, Hezkuntza Indarpenak (HI) eta Curriculum Egokitzapenak egiten dira maila guztietan.
“Matematika A” problemak ebaztearen, ikerketa sinpleen eta eguneroko bizitzako egoeren analisi matematikoaren bidez garatzen da nagusiki. Hau da, modu praktikoagoan eta informalagoan. Batxilergoa ikasi behar ez duten edota matematikarik gabeko batxilergoa ikasi behar duten ikasleentzat dago prestatua.
Matematika B
"Matematika B"-n prozedura aljebraikoak, geometrikoak, analitikoak eta estatistikoak sakontzen dira, testuinguru matematikoak, zientifikoak eta sozialak txertatuz. Batxilergoa edozein matematikarekin egin nahi duten ikasleek aukeratu beharko duten aukera da.
Adierazpen Artistikoa
DBHko 4. mailako Adierazpen Artistikoa irakasgaiak hizkuntza grafikoa eta bisuala ezagutzeko eta menderatzeko aukera ematen die ikasleei, beren sormena eta pentsamendu dibergentea garatuz. Hainbat teknika eta baliabideren bidez, adierazpen- eta komunikazio-moduak aztertzen dira gero eta bisualagoa den munduan.
Teknika grafikoak eta plastikoak lantzen dira, marrazketa eta pinturatik collage eta eskulturaraino, esperimentazioa eta ikaskuntza teknikoa konbinatuz. Gainera, argazkigintza, ikus-entzunezko hizkuntza eta multimedia lantzen dira, irudiek mezuak nola transmititzen dituzten eta gizartean nola eragiten duten aztertuz. Marrazketa teknikoari buruzko oinarrizko nozioak ere txertatzen dira, zehaztasuna eta irudikapen egituratua sustatuz.
Ikasgaiak irudiak modu kritikoan ulertzeko, ebaluatzeko eta sortzeko gaitasuna sustatzen du, eta tresna baliotsuak eskaintzen ditu Arte Ederretako, Diseinu Grafikoko, Ilustrazioko, Animazioko, Publizitateko, Arkitekturako edo Eszenografiako etorkizuneko ikasketetarako.
Digitalizazioa
Gaitasun digitala zeharka arlo guztietan lantzen den arren, ikasgai honen bitartez erabateko prestakuntza lortuko dute ikasleek IKTen erabilerari dagokionez. IKTen funtzionamenduaren inguruko oinarrizko ezagutzak landuko dira hasieran. Ondoren hauen erabilerak planteatzen dituen mehatxuak ezagutuko dira eta haiei aurre egiteko estrategiak landuko dira. Azkenik identitate digitala nola kudeatzen den hausnartuko da. IKTen erabilera etikoa eta osasuntsua, hau da, ongizate digitala izango dira hizpide.
Ikasgaia oinarrizko jakintzei lotutako lau multzotan antolatzen da: «Gailu digitalak, sistema eragileak eta komunikazio-sistemak», «Ikaskuntzako ingurune pertsonalaren digitalizazioa», «Segurtasuna eta ongizate digitala» eta «Herritartasun digital kritikoa».
Ekonomia eta Ekintzailetza
Ez dago inor bere buruari galdetu ez dionik dirua zer den ("zergatik ez da gehiago inprimatzen?"), nola kudeatu edo inbertitu ("zer egin behar dut nire diruarekin?"), zergatik dagoen jendea beste bat baino aberatsagoa ("merezi al du Elon Muskek daukan dirua?"), planeta arriskuan jarri gabe hazten jarraitzea posible ote den ("zer egin dezakegu?")... Gai ekonomikoak saihestezinak dira, gustatu ala ez. Horiek ezagutzea beharrezkoa da gaur egungo munduan moldatzeko eta horren gaineko kontzientzia kritikoa hartzeko. Ikasgai honetan ikasleek prozesu aberasgarri honetan murgiltzeko behar dituzten zimenduak eskuratuko dituzte.
Frantsesa
1 DBHtik batxilergoko 2. mailara, frantses hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen da ikasgaian, modu progresiboan eta ezagutza sozio-kulturalak uztartuz. Komunikatzeko gaitasuna garatzeaz gain, ikasketa-prozesua bera ere lantzen dugu, hizkuntzak ikasteko teknikak landu eta barneratuz.
DBH-n eskutitz-trukaketa bat egiten dugu Parisko ikastetxe bateko ikasleekin eta aukeren araberako jarduera osagarriak antolatzen dira (irteerak, crêpe tailerra..). .
Urrutiko Hizkuntz Eskolarekin kolabaratzen dugunez, aukera dago A2 eta B1 tituluetarako azterketak prestatzeko.
Latina
Latina DBHko 4. mailako ikasleentzako ibilbide humanistikoko ikasgaia da, eta bere helburua jatorrian dagoen hizkuntza eta beste hizkuntza erromanikoak ikasten hastea da.
Latinaren presentziak mendebaldeko zibilizazioaren hizkuntza-, historia- eta kultura-oinarrien ezagutza ematen die ikasleei. Horregatik, interes handia dute beren ikasketak giza zientzietan, gizarte-zientzietan edo hizkuntzalaritzan sakontzea edo espezializatzea aukeratu duten ikasle guztien curriculuma taxutzeko.
Latina hizkuntza erromantze modernoen ikaskuntzari nekez ordezka dakiokeen laguntza da, eta hizkuntza horietako batzuk herrialdean hitz egindakoak dira.
Musika
Arlo praktiko-teorikoa izango da, DBHko ibilbidean zehar emandakoa sakontzeko eta ezagutza berriak barneratzeko aukera emango duena.
Praktikari dagokionez, musika egingo dugu klaseetan: interpretatu eta sortu, beti ere gozamenetik, norbera aberasteko, emozioak identifikatu eta proiektatzeko… Horretarako txirula eta ikastetxeko musika tresna desberdinak erabiliko ditugu: ukeleleak, xilofonoak, txalaparta, darbukak, batukada…
Bestetik, garai, jatorri eta estilo askotariko herri musika modernoa entzun eta aztertuko dugu, bai nazioartekoa baita Euskal Herrikoa ere (rock-a, pop-a, heavy-a, trikitixa, disko musika, techno-a, funk-a, hip-hop-a, reggaeton-a…). Honekin batera, gaur egun ikus-entzunezko hedabideetan musikak duen lekua eta funtzioak ere aztertuko ditugu, eta nola eragina duen gugan. Honek guztiak, ikasleen erreferentzia esparrua aberastuko du, bizi garen mundua hobeto ulertzen lagunduko die eta kultura-aniztasunarekiko errespetua ere sustatuko du.
Prestakuntza eta Orientazio Pertsonal eta Profesionala
Zer esan nahi du gizakia izateak? Zer edo nor naiz ni? Zer egin behar dut nire bizitzarekin? Zer ikasi beharko nuke? Nola aurkitu lana? Gai horiek beti izango ditugu bidelagun, eta agian inoiz ez ditugu erabat konponduko, baina horiei aurre egin beharko diegu benetako autonomia garatzeko. Irakasgai honetan, galdera horiek guztiak hausnartuko ditugu (eta, ahal bada, erantzuten saiatuko gara), ikasleei laguntzeko "beren etorkizuna autonomiaz erabakitzen eta XXI. mendeko erronkei aurre egiten, herritar konprometitu, kritiko eta arduratsu gisa".
Teknologia
Teknologia ikasgaiak, egungo gizarteak dituen desafioen eta erronka teknologikoen aurrean, herritartasun digitalen beharrei erantzuten laguntzen du. Ikasgaia elkarri lotuta dauden oinarrizko jakintzen lau bloketan antolatzen da: “Arazoak ebazteko prozesua”, “Operadore teknologikoak”, “Pentsamendu konputazionala, automatizazioa eta robotika” eta “Teknologia jasangarria”.
Ikasgaia konpetentzien eta praktikaren ikuspegi batetik, “eginez ikastea” ideian oinarritzen da eta proiektuen bidez burutzen da.
English Practice for B1
Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko (NUHEO) programan egonda, ahozko praktika hau programa honetan lortu behar den mailarekin lotuta dago, B1. Ahozko ingelesa lantzen da bereziki gainerako trebetasunak landu daitezkelarik, EOIDNAren azterketa-eredua azpimarratuz. Ikasgaia egiteko EZ DA BEHARREZKOA NUHEO PROGRAMAN MATRIKULATUTA EGOTEA.
Filosofia
Filosofia irakasgaiak pentsamenduaren dimentsio eta aukera berriak aurkitzeko bidea irekitzen du. Hainbat kezka identifikatzeko, ordenatzeko eta modu kritikoan hausnartzeko aukera ematen du: geure buruaz, giza garapenaz edo inguratzen gaituen errealitate konplexuaz. Horrela, erronka pertsonal eta sozialei erantzuteko prestatzeko aukera ematen digu.
Humanistiko-Ekonomiko sakontzen
Irakasgai honek "Latina" eta "Ekonomia eta ekintzailetza" irakasgaietan behar bezala garatu gabeko eduki garrantzitsuetan sakondu nahi du. Lehenengo kasuan kultura klasikoari buruzko jakintzak dira, eta bigarrenean mikroekonomiaren eta makroekonomiaren alderdi orokorrei buruzkoak.
Oikosetik ekonomia globalizatura?
Greziako oikosetik abiatuta, "bizitza antolatzen zen zentro gisa", haren alderdi guztiak aztertuko ditugu: behar materialak (baliabideak, antzinateko oinarri ekonomikoak, sistema ekonomikoak eta jarduera ekonomikoa), arau eta balio etikoak (pentsatzeko moduak), harreman sozialak (klase sozialak eta antolaketa politiko-soziala) eta jainkoekiko harremanak (mitologia eta erlijioa).
Beraz, Grezia Klasikotik abiatu eta Antzinako Erromatik barrena gaur egungo ekonomiara eramango gaituen ibilbidea da.
Mintzamena Lantzen
Hautazko honen helburua gure ikasleei euskaraz ahozko adierazmena lantzea eta horretan trebatzeko aukera eskaintzea da.
Gure ikasle gehienentzat ikastetxea da euskaraz naturaltasunez hitz egiteko espazio bakarra. Bertan, lanerako hizkuntza dute euskara, baina ahozkoa berariaz landu nahi dugu, ikastetxean erabiltzeaz gain, beren bizitzako beste hainbat esparrutan ere erabiltzeko gai izan daitezen.
Bestalde, hautazko honen bidez, ikasleek NUHEOko B2ko ahozko proba prestatzeko lan zehatza ere egingo da.
Zientzietan Sakontzen
Irakasgai hau ibilbide zientifikoa egiten duten ikasleei zuzenduta dago. Zientzietan orduak murriztearen aurrean, zientzietako batxilergorako edo zientziekin lotutako lanbide-heziketarako (kimikako laborategia, osasuna, elikagaien industria...) bidea hartzen duten ikasleen oinarri zientifikoa indartzea du helburu, bai Fisika eta Kimika ikasgaiari dagokionez, bai Biologia eta Geologia irakasgaiari dagokionez eta bai Teknologia irakasgaiari dagokionez.
Ikasleen aniztasunak behar duen erantzun egokia emateko, Hezkuntza Indarpenak (HI) eta Curriculum Egokitzapenak egiten dira maila guztietan.