Osasun Mentala, Psikologia ikasgaian

2023/03/12

Psikologia ikasgaiko ikasleek Osasun mentalari buruzko hitzaldi bat izan dute Jon Amurrioren eskutik. Amurrio ApsidEko (Euskadiko Psikopedagogia Elkartea) kidea da eta ordubetez mintzatu da gazteekin ongizate emozionalari buruz. Nahiz eta hitzaldia laburra izan den, antsietatea eta estresaren prebentziorako eta hauei aurre egiteko tresnak azaldu dizkigu. 

Esan beharra dago ekintza hau James Rhodes pianistak sortutako fundazioak finantzatu duela. Rhodes pianista izateaz gain aktibista ere bada eta berak dioenez, bere buruari laguntzeko modu bat bezala sortu zuen gizarte-arloko fundazio hau. Honek, baliabide gutxi dituzten pertsonekin lan egiten du, eta laguntza psikologikoa ematen die gehienbat hirugarren adineko pertsonei. 

Gure ikastetxean, esperientzia honen helburua bikoitza izan da, alde batetik nerabeei osasun mentalarekin lotutako patologiak prebenitzeko tresnak ematen eta bestetik psikologia ikasgaian landutako eduki teorikoak errealitatearekin uztartzen saiatu gara. 

Hala ere, ez gara proiektu honetan parte hartu dugun bakarrak izan, guztira 3.000 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte, Euskadiko eta Nafarroako 140 ikasgelatan banatuta.