Sarean euskaraz jardunaldiak - Askatasuna BHI - Ikasnova
Sarean euskaraz jardunaldiak - Askatasuna BHI
Sarean euskaraz jardunaldiak
2022/10/17
Batxilergoko 1. mailako IKT ikasgaiaren ikasleek Sarean Euskaraz ekimenaren seigarren edizioan hartu dute parte Iruñeko Baluarten urriaren 14an. Programa honen helburua informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) esparruan euskararen erabilera ezagutaraztea eta sustatzea da, euskarazko kultura digitala gazteen artean bultzatuz.
Iruñerriko 19 ikastexetako 900 ikasle inguruk parte hartu dute jardunaldi hauetan eta ekintzak 3 aretotan banatu dira:
- Hitzaldiak: sarearen erabilera segurua eta 3.0 harremanen pribatutasuna.
- Tailerrak: musika-sorkuntza, bideo-mappinga, Android aplikazioen programazioa, Arduino, 3D inprimagailuak, smartphone argazkigintza eta joko digitalak.
- Egunean Behin lehiaketaren zuzeneko partidak.