Aiuri Lasa Kamiruaga DBHko Sari Berezietan Txapeldun - Askatasuna BHI - Ikasnova
Aiuri Lasa Kamiruaga DBHko Sari Berezietan Txapeldun - Askatasuna BHI
Aiuri Lasa Kamiruaga DBHko Sari Berezietan Txapeldun
2025/11/11
Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen DBHko Sari Berezietan, Askatasuna BHIko ikaslea den Aiuri Lasa Kamiruagak lehenengo postua lortu du. Sari hauetan parte hartu ahal izateko, DBHko batez bestekoa 8,75 baino altuagoa izan behar dute ikasleek eta ondoren azterketa batzuk egin behar dituzte. Sari ekonomikoaz gain, Estatu mailako Sari Berezietan parte hartzeko gonbitea eskuratu du.
ZORIONAK, AIURI !!!

