Nafarroako emakume kirolariak: Itziar Rekalderen bisita

2025/04/12

Astelehen honetan, apirilak 7, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak antolatutako "Nafarroako emakume kirolarien hitzaldiak zure ikastetxean" programaren barruan 2. Batxilergoko ikasleek Jarduera Fisikoak ikasgaian Itziar Rekalde  kirolariaren eskutik hitzaldi teoriko-praktiko bat  izan zuten. Itziarrek, Borroka Olinpikoari buruzko azalpen bat eman zuen eta ondoren kiroldegiko borroka gelan praktika bat egiteko aukera izan zuten ikasleek eta hain ezaguna ez duten kirol hau praktikatuz gustura aritu ziren. 

Mila esker Itziar!