Hormigoi lehiaketa mundiala

2025/06/18

Batxiler 1. mailako Teknologia eta Ingenieritza ikasgaiaren ikasleek Arkitekto Teknikoen Elkargoak antolatutako "Hormigoi Lehiaketa Mundiala" izeneko txapelketan parte hartu dute. Hauxe zen erronka: hormigoi-lagina nahastea, ahalik eta erresistentzia handiena lor dezan. Horretarako ikasleek ikerketa abiatu zuten hormigoi hoberena egin ahal izateko. 

Hormigoiaren probetan espezializatutako laborategi batek hormigoiaren laginak konpresio-proba batean aztertu zituen. Horretarako, apurtzeko prentsa bat erabili zen, eta apurtzean lortzen diren N/mm2 unitateak zehaztu ziren, hormigoiaren nahasketa apurtzen zen bitartean.

Gure ikastetxean hiru talde osatu genituen eta bakoitzak bere nahasketa prestatu zuen. 

Ez dugu irabazi (gure zorionik beroena Zizur BHI-ko ikasleei!) baina oso ongi pasatu genuen ikerketa egiten eta bereziki nahasketa prestatzen. 

Z O R I O N A K !