Hormigoi lehiaketa mundiala - Askatasuna BHI - Ikasnova
Hormigoi lehiaketa mundiala - Askatasuna BHI
Hormigoi lehiaketa mundiala
2025/06/18
Batxiler 1. mailako Teknologia eta Ingenieritza ikasgaiaren ikasleek Arkitekto Teknikoen Elkargoak antolatutako "Hormigoi Lehiaketa Mundiala" izeneko txapelketan parte hartu dute. Hauxe zen erronka: hormigoi-lagina nahastea, ahalik eta erresistentzia handiena lor dezan. Horretarako ikasleek ikerketa abiatu zuten hormigoi hoberena egin ahal izateko.
Hormigoiaren probetan espezializatutako laborategi batek hormigoiaren laginak konpresio-proba batean aztertu zituen. Horretarako, apurtzeko prentsa bat erabili zen, eta apurtzean lortzen diren N/mm2 unitateak zehaztu ziren, hormigoiaren nahasketa apurtzen zen bitartean.
Gure ikastetxean hiru talde osatu genituen eta bakoitzak bere nahasketa prestatu zuen.
Ez dugu irabazi (gure zorionik beroena Zizur BHI-ko ikasleei!) baina oso ongi pasatu genuen ikerketa egiten eta bereziki nahasketa prestatzen.
Z O R I O N A K !