LABORESO - Askatasuna BHI - Ikasnova
LABORESO - Askatasuna BHI
LABORESO
2025/06/24
DBH 4D taldeko ikasleok LaborESO izeneko programan aritu dira ikasturte honetan (martxoaren 10tik 21era, hain zuzen ere). Zer da LaborESO? Hamabostaldi batez lantoki batean egoteko aukera eskaintzen duen egitasmoa. Oso esperientzia aberasgarria izan da. Aste gutxi barru erabakita eduki behar dugu zer ikasi nahi dugun datorren ikasturtean. LaborESOk erabaki hori hartzeko ere egin digu argi.
Hemen duzue egunkarian pasa den astean argitaratutakoa programa honen inguruan.
Gure eskerrik zintzoena adierazi nahi diegu horren arretatsu hartu gaituzten enpresa eta erakundeei. Hauek izan dira: Uharteko Haur Eskola (Uharte), Bizkarmendia Haur Eskola (Burlata), Cinco Lobitos Albaitari-klinika (Uharte), Arrasate Okindegia (Atarrabia), Iriarte Interiorismo y Reformas (Burlata), Zapatero Don Rápido (Iruñea) eta Askatasuna BHI-ko atezainak.
E S K E R R I K A S K O !