Batxiller 1. mailako ikasleen Euskara eta Hezkidetza proiektuan egindako podcasta.

4. Denboraldia

Ongi etorriak 25/26 ikasturteko HAU podcastera. 4.denboraldi honetan, 1.batxilergoko ikasleek egindako lanak entzungai dituzue. Hezkidetzari buruzko gai desberdinen inguruko 19 elkarrizketek osatzen dute aurtengo proiektua.

 Saio bakoitzean, ikasleak gizartean hautsak harrotzen dituen gai baten inguruan ariko dira: arrazakeria, sexu indarkeria, nerabeak eta sexua eta beste hainbeste.   Euskara eta IKT ikasgaiak uztartzen dituen proiektua da. Ikasgelan hauen inguruko testuren bat edo beste irakurri dute ikasleek, informazioa bildu eta haien iritziak edota hausnarketak bildu zituzten gidoi batean. Ondoren, grabazioa egin, audioak editatu eta argitara emango dira gaurtik aurrera.

3. Denboraldia

Ongi etorriak 24/25 ikasturteko HAU podcastera. 3.denboraldi honetan, 1.batxilergoko ikasleek egindako lanak entzungai dituzue. Hezkidetzari buruzko gai desberdinen inguruko elkarrizketak dira.
Gozatu eta hausnartu!