"EL MAR. Visión de unos niños que no lo han visto nunca " antzezlana

2024/11/14

DBH 4. mailako ikasleak @teatrogayarre antzokira joan dira gaur goizean "EL MAR. Visión de unos niños que no lo han visto nunca " antzezlana ikustera, Gaztelania mintegiak antolatuta.
Frankismoak fusilatutako maisuetako baten gaineko antzezlana. Betetzerik egon ez zen promes baten istorio hunkigarria da hau, maisu batek ikasleei egin zien promes batena. 1934an, Kataluniako Antoni Beinages maisu gaztea Burgosko herri txiki bateko herri-eskolara iritsi zen. Aurreneko ikasturte horretatik, neska-mutilek beren emozioak, ametsak eta gogoetak kaleratu zituzten. 1936an, “El mar. Visión de unos niños que no lo han visto nunca” kaleratu zuten. Haur horietako bakar batek ere ez zuen itsasoa ikusi inoiz. Maisuak hitzeman zien ikustera eramango zituela, baina 1936ko uztailaren 25ean fusilatu egin zuten. Funtsarengatik eta formarengatik harrapatzen duen antzerki-pieza. Argazkia: David Ruano