Arazuriko araztegia

2026/02/26

Pasa den otsailaren 12an DBH 2ko ikasleak Arazuriko araztegian bisita egiten egon ziren. Bertan, uraren arazketa prozesua lehen eskutik ikusi ahal izan zuten eta Fisika eta Kimikako klaseetan landutako banaketa teknikak modu praktikoan aztertu ahal izan zituzten. Aste osoan ez bezala, egun horretan eguraldia atertu zenez, ikasleek ere Arazuriko herriaren inguruko naturaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten.