Deportistas navarras: visita de Itziar Rekalde - Askatasuna BHI - Ikasnova
Deportistas navarras: visita de Itziar Rekalde - Askatasuna BHI
Nafarroako emakume kirolariak: Itziar Rekalderen bisita
2025/04/12
Astelehen honetan, apirilak 7, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak antolatutako "Nafarroako emakume kirolarien hitzaldiak zure ikastetxean" programaren barruan 2. Batxilergoko ikasleek Jarduera Fisikoak ikasgaian Itziar Rekalde kirolariaren eskutik hitzaldi teoriko-praktiko bat izan zuten. Itziarrek, Borroka Olinpikoari buruzko azalpen bat eman zuen eta ondoren kiroldegiko borroka gelan praktika bat egiteko aukera izan zuten ikasleek eta hain ezaguna ez duten kirol hau praktikatuz gustura aritu ziren.
Mila esker Itziar!