Break out: emakume migranteak

2026/03/09

Pasa den ostegunean, otsailaren 26an, DBH 2 Akoek Alboan erakundeak proposatutako “Break out” jarduera izan zuten. Horretan, hainbat emakume migranteen esperientzia ezagutu zituzten: nongoak ziren, zergatik migratu behar izan zuten, nora migratu zuten, zer baldintzatan, zer oztopo aurkitu zituzten bidean eta helmugara ailegatzean…. 4 probatan, non testuak irakurri, datuak interpretatu eta abar egin behar zuten, 4 digito lortzen zuen talde bakoitzak bere kutxaren giltzarrapoa irekitzeko. Bukatzeko denen artean puzzle bat osatu zuten eta migranteei egiten diegun harrerari buruz hitz egin genuen.