Nos visita Estibaliz Sagardoy - Askatasuna BHI - Ikasnova
Nos visita Estibaliz Sagardoy - Askatasuna BHI
Estibaliz Sagardoy-ren bisita
2026/05/14
Aurreko astean Estibaliz Sagardoy-ren bisita izan genuen ikastetxean. Estibaliz nazio mailan hirutan izan da mendi bizikletan txapelduna eta txapelketa internazionaletan ere parte hartzen du. Hitzaldian bere ibilbideaz, prestaketaz, ikasketetaz eta baita txirrinduletaz ere hitz egin zigun. Bigarren zati batean, gurpil baten ganbarako zuloak nola konpontzen diren azaldu zigun eta praktikatu genuen.
Eskerrik asko Estibaliz!
