Kolorea eta Aniztasuna: Albina Startdust

2026/11/05

Azaroaren 5ean Albina Stardust gure ikastetxera etorri da 1. DBHko Arte Tailerreko ikasleekin tailer bat egitera. Une honetan, Kolorea eta Aniztasuna lantzen ari gara, eta horren harira, Albina Stardustek bere esperientzia eta mundua ikusteko modua partekatu ditu gurekin.

Lehenik, bere lanari eta drag munduari buruzko azalpen txiki bat eman digu, eta ondoren, makillaje tailer praktiko bat egin dugu. Ikasleek koloreekin, irudiarekin eta adierazpen artistikoarekin esperimentatzeko aukera izan dute, sormena eta aniztasunarekiko errespetua landuz.

Esperientzia polita eta aberasgarria izan da, artearen bidez norberaren identitatea eta aniztasuna adierazteko aukera eman diguna.