Landazabal: programa de enseñanza y servicio - Askatasuna BHI - Ikasnova
Landazabal: programa de enseñanza y servicio - Askatasuna BHI
Landazabal: irakaskuntza- eta zerbitzu-programa
2026/05/29
Joan den ostegunean, maiatzak 21, Landazabal Eguneko Zentroko erabiltzaileak gure ikastetxean izan ziren. Gure irakaskuntza- eta zerbitzu-programaren bidez belaunaldien arteko harremanak bultzatzen eta garatzen dituzten hainbat jarduera bateraturen ondoren, Askatasunan haien bisita jaso genuen. Ikasleek gaur egungo ikastetxe baten funtzionamendua eta instalazioak erakutsi zizkieten, eta bisitariek esperientzia aberastu zuten beren oroitzapenen eta bizipenen bidez. Horri esker, hainbat garaitako irakaskuntza ezagutu ahal izan genuen. Mila esker!
