Memoria Histórica: vivencias de Asun Larretaren - Askatasuna BHI - Ikasnova
Memoria Histórica: vivencias de Asun Larretaren - Askatasuna BHI
Memoria Historikoa: Asun Larretaren bizipenak
2025/04/29
Joan den asteartean, apirilaren 15ean, gurekin izan zen Asun Larreta Ayesa, Gerra Zibilean errepresaliatutako maisu baten biloba. II. Errepublikaren aldarrikapenaren urteurrenean, Asunek kontatu zizkigun garai hartan hezkuntza sisteman egindako aldaketak eta maisu- maistra askorentzat altxamendu eta diktadura frankistak izan zituen ondorioak. Nafarroako Geografia eta Historiako (1. Batx) ikasleen partez, eskerrik asko zure familiaren historia kontatzeagatik eta Memoria Historikoaren balioa erakusteagatik.