MEMORIAREN INGURUKO SOLASALDIA ROZALENEKIN

2025/05/30

Joan den maiatzaren 28an Batxilergoko 1. mailako ikasle batzuek, Memoria duten Eskolak sareko beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera, Mendillorriko Civivoxen Rozalenek eskainitako solasaldian parte hartu zuten. Bere familiaren esperientziatik abiatuta, memoriaren garrantziaz, honen faltak eragiten duen egoera bidegabeen errepikapenaz (Gaza aipatu zuen bereziki) eta konpromiso sozialaren beharraz hitz egin zien, oso modu hurbilean. Ikasleen galderei erantzuteaz gain, Rozalenek Gerra Zibilean desagertu zen amatxiren anaia Justori eskainitako kanta abestu zuen, eta ikasleak Xalbadorren heriotzean berarekin batera abestera animatu zituen, saio ederra amaitzeko.


 


 

Noticias de Navarra egunkarian argitaratutakoa.