Norvegiako ikasleak bisitan

2026/02/06

Otsailaren 4ean, More og Romsdal (Norvegia) eskualdeko hainbat ikastetxetako ikasleak izan ditugu gurean gure ikastetxeko Erasmus+ lantaldeak gonbidaturik. Bisita honen bidez, Askatasuna BHIko internazionalizazio prozesuan beste urrats bat egin dugu, eta etorkizuneko truke-programetarako harreman berrien oinarriak ezarri ditugu.

Euren eskualdeko finantziazioari esker gauzatu dute bidaia, eta goiza gure ikastetxean igaro dute: Zuzendariaren eta beste irakaslearen eskutik instalazioak ezagutu ondoren, Batxiler 1. mailako Oral Presentations in English ikasgaian parte hartu dute.

Helburua da lankidetza sare berriak eraikitzea eta gure ikasleek nazioarteko esperientziak bizi ahal izateko aukera gehiago izatea.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi egindako ekarpenagatik.