Surfaren bidez elkar ezagutzen

2026/10/09

Irailaren 30ean Batxilergoko 1. mailako ikasleek goiz zoragarria igaro zuten Zarautzen surf egiten. Olatu artean, barreak, ahalegina eta erorketa bat baino gehiago izan ziren, baina, batez ere, giro bikaina.