Hezkidetza Nortasunaren Plana (HNP)

72/2021 Foru Dekretuak ezartzen duenez, ikastetxe honek Hezkidetza Nortasunaren Plana (HNP) egina dauka. Bertan jasotzen dira hartutako erabakiak ikastetxean bete daitezen araudian ezarritako hezkidetza helburuak.

Hezkidetza Nortasunaren Plana (HNP) ikastetxe osoaren ardura da. Hezkidetza Sustatzeko Taldeak prozesuaren garapenarekin lotutako zenbait eginkizun dauzka ezarrita. Hori hala izan arren, haietan parte hartu eta lagundu behar dute bai ikastetxeak dituen koordinazio egiturek (hala nola Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak edo departamentu didaktikoetako koordinazioek edo beste batzuek), bai Eskola Kontseiluak, bai ikastetxeak ikasleak ordezkatzeko ezarri dituen egiturek.

Hezkidetza Nortasunaren Plana Urteko Programazio Orokorrean (UPO) txertatzen da; hiru urterako aldia aurreikusten du, eta, garatzen amaitutakoan, ebaluatuko da zenbateraino bete den.

Ikastetxeko Plan Digitala (IPD)

Gure ikastetxeetan konpetentzia digitala integratzeko tresna da.

IPDaren arduraduna urtero eguneratzeaz arduratzen da (ikasNOVA - IPD arduraduna). Klaustro osoaren laguntza du eta teknologiaren erabilera pedagogikoari lotutako lan ildoak ezartzen ditu. 

UPOaren parte da.